Oria ibaiaren meandroa

Oria ibaiaren meandroa
Aztertutako zatia

martes, 27 de mayo de 2014

Oria-Gizakiaren eragina

Oria ibaian egiten ari garen azterketa honetan gizakiaren eragina ere aztertu dugu, izan ere, denok dakigu ibaiak aldaketa ugari jasan dituela gizakion erosotasunerako. Baina gizakiaren eragina aztertzeko, ez da nahikoa ibaiaren ingurunearen eraldaketa aztertzea, bertako kultur ondarea eta bertara isuritako hondakinen kantitatea jakitea oso garrantzitsua baita. Beraz jarraian puntu hauen ondorioak adieraziko ditugu.

Lehenik eta behin, ingurunearen eraldaketa aztertuko dugu, aspaldi ingurune natural bat izan zen arren, gaur egun eremu eraldatu bat delako. Beraz argi dago gaur egun ez dela nekazaritzan eta abeltzaintzan jarduten den eremu bat, gaur egun hirigune bat da, garraio azpiegiturez inguratua eta jende askorentzat aisialdi leku dena.

Horrez gain, bertan kultur ondare ugari mantentzen dira oraindik ere, beraien erabilpena aldatua izan den arren. Gainera, eraikuntza hauen egungo egoera bikaina da, ibaiarekin batera ingurugiro lasai eta baketsu bat osatzen dutelarik. Beraz, esan daiteke, leku garrantzitsu bat dela Igartza izenarekin ezagutzen dugun hau.

Hau guztia oso interesgarria izan arren, gure kezka nagusia bertan ibaira isurtzen diren hondakinen kantitatea ezagutzea da. Horretarako ibaira joan gara, eta bertan ikusitako hondakinekin ondorio interesgarri ugari lortu ditugu. Izan ere, konturatu gara ibaia nahiko garbi dagoela aurkitutako zenbait kristal eta plastikozko ontziez gain, ez dagoelako zaborrik. Jada jendeak ez ditu pilak, pneumatikoak, altzariak, elektrotresnak….  ibaira botatzen eta hemendik aurrera esfortzu txiki batekin jendeak ez baditu ontziak botatzen, leku gutxitan topatuko duzue Oria ibaia Beasainen bezain garbi.

Azkenik, ibaiaren kanalizazio ere aipatu behar dugu, ibaiaren gaur egungo ibilbidea gizakiak erabakitakoa baita, ez da jatorrizkoa.

Beraz, datu guzti hauen kontuan hartuta, argi geratu da gure ibaiaren kontserbazio egoera ona dela, eta horrela jarraituz gero, aurrera pausoak emanez, ibaiaren kontserbazio egoera bikaina izatera iritsiko dela, urtetik urtera hobetzen joan baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario