Oria ibaiaren meandroa

Oria ibaiaren meandroa
Aztertutako zatia

viernes, 23 de mayo de 2014

Ibaien ezaugarriak

Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. Batzuetan ordea, ibaiak lurrean barneratzen dira edo guztiz lehortzen dira, beste nonbaiten isuri baino lehenago. Ibaiak uraren zikloko atal garrantzitsu bat dira.
Ibaiaren jatorria iturburuetan aurkitzen da, ibilgua osatzen du eta normalean ibai-ahoan amaitzen. Ibai bakoitzak arro hidrografikoak biltzen ditu urak.
Ibaietako ekosistemetan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.
Ibaiaren uretan izaki bizidun asko bizi dira. Algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Ornogabe bentikoek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko espezieen elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak ditugu. Algak moluskuak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren adierazgarriak dira eta, horrela, ibaiaren zati bateko ornogabeen azterketa zehatz baten bidez ebaluatu dezakegu kutsadura maila.
Horrez gain, ondo zaindutako ibaien ertzetan landaredia abertsa da eta bere erritmo propioan garatzen da, eta landaredia aberastasuna ere uraren kalitatearen adierazle da, eta honekin batera fauna ere oso aberatsa da.
Baina fauna eta landaredia aberastasun hau tamalez ez da leku guztietan ikusten, uraren kutsadura dela eta. Hau, uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperatura, gai kimikoek, gai biologikoek eta solido esekiek sortua. Eraldaketa hau naturalki edo artifizialka gerta daiteke, eta eraldaketa artifizial kaltegarri honen sortzaile nagusia gizakiok gara. Momentura arte (2014ko maiatzeran 23a, 11:24), 702.689 pertsona hil dira aurten uraren kutsadurarekin erlazionatutako gaixotasunen ondorioz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario